Hezkuntza, orokorrean aztertuz gero, aldaketa handiak izan dituela ikus dezakegu. Aldaketa hauek, lekuan lekukoak izan dira eta gehienetan herrialdearen egoera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalarekin erlazio zuzena daukate.
Normalean, hezkuntzari ematen zaion garrantzia, honen egituran eta antolaketan arrasto gehien uzten duen esparrua politikarena dela esan dezakegu. Azterketa arina egiterakoan, kontura baikaitezke munduko edonon, herrialde aberatsagoa edo pobreagoa izan, hortik pasatzen den aginte politikoak aldaketak egiten dituela eta momentura arte egondako sistema birmoldatzen duela.
Halaber, esan beharra dago aldaketak positiboak eta negatiboak izan direla eta hauetako batzuek herrialdeen maila intelektuala igotzeko eta gizarte aberasteko balio izan dutela.
Era honetan, garapenean dauden lurraldeak eta gizadia lortuz.
Hezkuntza sistema bermatzeko, hau sostengatzen duten erakunde batzuen beharra dago, bai azpiegiturei dagokienez zein pertsonal adituari. Hauetaz baliatuz, ikaslegoaren alfabetizazioa posible izango da.
Egungo gure gizartean, hezkuntza esparruak indarra dauka eta mundu globalizatu eta teknologikoak planteatzen dituen erronka berriei aurre egin behar die (Ad.baliabide teknologikoak, IKT).
Baina ez da leku guztien berdina gertatzen herrialde azpigaratuetan, hezkuntza arloan oraindik asko lan egin behar da, biztanleriak hezkuntza duina jaso ahal izateko. Hala ere, esan beharra dago, aldaketa horretan lanean ari direla eta azken urteotan aldaketa nabariak gauzatu dituztela.
Bi herrialdeetako hezkuntza ibilbidea aztertuko dugu denboran zehar gertatutako fenomenoak aztertzeko, Espainiakoa eta Ecuadorrekoa, adibide bezala hartuz.
Bi herrialdeetako hezkuntza ibilbidea aztertuko dugu denboran zehar gertatutako fenomenoak aztertzeko, Espainiakoa eta Ecuadorrekoa, adibide bezala hartuz.
Esandakoa gora behera, kontuan izan behar dugu, etengabe aldatzen dagoen gizarte batean bizi garela. Horrexegatik, aldaketa hauekin bat etorri ez gero eta hauetara moldatu ez gero, arazo larriak ager daitezke, “atzeratuta” geratuko garelako eta ikasleen potentziala guztiz eratorriko ez delako askotan hauen ahalmena galtzeko arriskuan egonez eta ikasleen beharrei egoki ez erantzunez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario