2012/09/27


Gaur egungo hezkuntza sistema

        Espainian:

      Espainiako Hezkuntza Sistema, Espainiako Hezkuntza Lege Organikoak finkatzen du. Boletin honetan zehazten den bezala, nazio honetako hezkuntza sistema: etapa, ziklo eta kurtsotan banatuta dago.

Banaketa hau, Konstituzioarekin bat datozen zehaztapenik bat dator eta hezkuntza eskumenen banaketa administrazioko erakundeen gain dago. Hortaz, administrazioak hezkuntza maila ezberdinak erregulatzeko, eskuratzeko baldintzak ezartzeko eta bidaltze eta homologazio prozesurako eskumena dauka.

Lege honi hezkuntza arloan Curriculum-a deritzo. Hezkuntza Curriculum-ean, hezkuntza motak azaltzen dira.  Hiru mota nagusi aurkitzen dira: Haur Hezkuntza, Oinarrizko Hezkuntza eta Batxilergoa. Era berean, Hezkuntza Bereziak, Erregimen bereziko Hezkuntza eta Goi Mailako Hezkuntza zehazten dira.


     Ekuadorren:

    Ekuatoreko hezkuntza sistema elkartasun, jarraitasun, sekuentziazio, malgutasun eta iraunkortasun printzipioek zuzentzen dute.  Halaber, herrialdearen beharrei erantzuteko orientazio demokratikoa, humanistikoa, aztertzailea, zientifikoa eta teknikoa finkatzen du.
 
Nazioko hezkuntza sistemaren arduraduna eta zuzendaria hezkuntza eta kultura ministerioa da. Eta Hezkuntza Lege Orokorrak zehazten duenaren arabera funtzionatzen du.
Hezkuntza legeak zehazten duen bezala, Nazioko Hezkuntza Sistema eta Unibertsitatekoa bakarra da.

Nazioarteko Hezkuntza Sistema bi azpisistematan banatzen da: eskolatua eta ez eskolatuan.
Eskolatua, legeak zehazten dituen kokapenetan eta araudi orokor eta zehatzetan irakasten da. Hau da, Hezkuntza Erregular Hispanikoa eta Indigena, Hezkuntza Konpentsatzailea eta Hezkuntza Berezia hartzen ditu barne.
 
Hezkuntza ez eskolatua, berriz, hezkuntza instituzioetatik kanpo eta curriculum akademikoarekin zerikusia duten aurreko baldintzarik gabekoa da. Era honetan, pertsonak edozein adinean formazioa jasotzea eta garatzea posible egiten du.   
Plan honen helburua, heziketa-sistema ekuadortarra eratzea da. Lortu nahi dena, nazioaren garapena eta herriaren errealitate ekonomiko sozial eta kulturalera ezagutzea da. Beste helburu bat, hiritar kritikoa heztea da, heziketa zientifiko eta teknologiko egokia eta lan emankorra sortzeko ahalmena daukana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario