2014/12/18

Seigarren asteko hausnarketa


MOOC, Massive Open Online Course, esan nahi duela kontuan harturik, hauek erabiliz era irekian, masiboan eta interneten bidez ikasten da. Gainera, ikasteko modu praktikoa eta dinamikoa da, hau osatzen duten kideen arteko interakzioa sortuz eta informazioa konpartituz, komunitateko kide bihurtzearekin batera.

Azken denboraldian, MOOC-ak gero eta erabiliagoak dira eta hauen arrakasta bermatzeko, kurtsoak gizartearen eta honen kideen interesekoak diren gaien inguruan izan behar direla esan beharra daukat. Gainera, MOOC-ean agertzen den materiala (informazioa, bideoak…), erakargarriak izan behar da ikasleak motibatzeko eta gaiaren inguruan duten interesa handitzeko, kurtsoko edukiak bereganatzeko aukera izanik.

Bestetik, sare sozialak erabiltzea ondo egon daiteke, informazioa publiko zabalago bati heldu ahal izateko eta era honetan feedback-a ahalbidetzeko.

Azkenik, esan beharra daukat, MOOC-ekin ez dudala inoiz ikasi esperientzia hau bizi arte, baina ezagutzak bereganatzeko era interesgarria dela esango nuke, informazioa sortu, trukatu eta honekin aritzeko bidea ematen duelako kideen ekarpenak kontuan izatearekin batera.
                                                                                                  

Informazio honen aipamena nire Twitter kontuan https://twitter.com/lauravillatev ere ikus dezakezue. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario