2014/12/17


Ikaskuntza testuinguru ezberdinetan eta munduko jendeak eraikitako PLE ezberdinak aztertzen

Azaltzen diren PLEak aztertu ondoren hurrengo aukeraketa egin dut, atentzioa erakarri didatenak aipatuz:
Francesc Redondo-k eginiko sailkapenean era argi batean PLE-a azaltzen du, lau multzotan sailkatuz: sortu/publikatu, sortu, antolatu eta komunikatu. Redondo-k egindako sailkapena informazioa tratatzeko ditugun era ezberdinak aipatzen ditu eta horretarako erabil ditzakegun baliabideak aipatuz, aukera bat baino gehiago eskainiz. Halaber, aplikazioetan klikatuz gero, horretara zuzentzen dizu, hauek ezagutzeko bidea eskainiz. Hau izan da gehien gustatu zaidana PLE-a, lehenik eta behin sailkapen bat proposatzen duelako eta gainera, betebehar bakoitzerako erabili ahal dugun aplikazioa azaltzen duelako. Honekin batera, grafikoki agertzen da azalduta, erremintak agertuz eta eskematikoki ordenatuz, zeinak bisualki ulertu eta gogoratzeko bidea eskaintzen duen kontzeptuak argi eta erraz azalduz.
Jaime Oyarzo-ren PLEan ikaskuntza sare pertsonaletik abiatzen da eta informazioa partekatzeko, publikatzeko eta kudeatzeko dauden tresna ezberdinak azaltzen ditu. Hau da, helburu edo egiteko (kurtsoak, diagramak eratzea, elkarlanean idaztea…) bakoitza burutu ahal izateko eskuragarri dugun programa edo aplikazioa azaltzen digu. Egokia iruditu zait sailkapen baten bidez azaltzen duelako ideiak argi azalduz.
Azkenik, Katherine Pissana-ren PLE-ak nire arreta bereganatu du baina maila baxuago batean. Lehen begirada batean erakargarria da, multzoak agertzen direlako, erreminten adierazpenarekin batera. Baina, zehaztasunez aztertuz gero, aplikazio bakoitza zertarako balio duen ez du azaltzen. Bestetik, ezagunak diren erreminta batzuk erabiltzen ditu baina horiekin batera, momentura arte ikusi ez ditudanak txertatu egin ditu.
PLE ezberdinak aztertu ondoren, ezagutzen ez nituen erreminta batzuk ezagutzeko aukera izan dut eta honekin batera, gure inguruan dauden aplikazioen eta sailkapen ezberdinen berri izateko aukera eman dit ariketa honek, hemendik aurrera erabiltzeko aukera izanik.

Informazio hau, nire Twitter-ean ere ikusgai duzue: https://twitter.com/lauravillatev

No hay comentarios:

Publicar un comentario