2014/12/17

Gure ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnak

Nire ikaskuntza prozesuan gehien eta gutxien erabiltzen ditudan aplikazioak aipatuko ditut azalpen labur bat emanez.
Gehien erabiltzen ditudan aplikazioak, korreo elektronikoa (hotmail), Google drive eta Microsoft Office (Word) aplikazioak dira.
Hotmail korreo elektronikoa, egunero begiratzen dut, nirekin kontaktuan jartzeko edota nik kontaktuak egiteko erabiltzen baitut. Korreo honetaz aparte beste bi korreo dauzkadala gmail kontukoa eta unibertsitatekoa (ehuposta). Unibertsitatekoa ere egunero begiratzen dut, unibertsitateko gestioetarako beharrezkoa dugulako. Gmail kontukoa berriz, ez dut hainbeste erabiltzen hala ere noizean behin irekitzen dut. Hotmail-a eguenro erabiltzen dut eta funtsezkoa iruditzen zait, komunikatzeko bidea ematen didalako arlo pertsonalean zein akademikoan, kideekin informazioa partekatzeko, dokumentuak elkartrukatzeko etab.
Google drive-a arlo akademikoan asko erabiltzen dudan aplikazioa da, ikaskideekin lanak batera egitea ahalbidetzen duelako, moldaketak egin ahal izanik. Honekin batera, dokumentuak partekatzeko eta informazioa sarean (hodeian), gordeta egotea posible egiten duelako, internet konexioan dagoen edozein lekutatik sartzeko eta eskuratzeko aukera izanik.
Microsoft Office-k eskaintzen dituen programak erabiltzen ditut arlo akademikorako abantailak dituztela kontsideratzen dudalako; aurkezpenak, dokumentu idatziak, taulak etab. egiteko aukera emanik. Hauen barruan, word-a da gehien erabiltzen dudan programa, edozein lan akademiko egiteko erraztasunak eskaintzen dituelako; formatua, itxura, imajinak, grafia… formala mantentzen duen programa iruditzen zaidalako eta erabiltzeko erraza delako.
Gutxien erabiltzen ditudan aplikazioak, prezi, sare sozialak eta google academico-a dira.
Prezi, aurkezpenak egiteko erabiltzen den aplikazioa da, baina nik ez dut ia erabiltzen, ohituta ez nagoelako honekin lan egitera. Hala ere, ideiak argi azaltzen dituen aplikazioa da eta gainera argazkiak eta bideoak txertatzeko aukera ere ematen duena.
Sare sozialak, gure gizartean hauen presentzia leku gehienetan aurki ditzakegu baina hala ere, nire kasuan hezkuntza arloan lanean aritzeko ez ditut erabiltzen ematen duten informazioa askotan iturri fidagarrietatik ez datorrelako eta ziurtasun falta horregatik ez ditut arlo akademikorako erabiltzen.

Google academico, azken denboraldian informazioa anitza duen aplikazioa dela behin eta berriz entzuten nabilen arren, ez dut normalean informazioa bilatzeko erabiltzen. Google normalean bilatu egiten dut behar dudan informazioa, honek google academico-ra batzuetan zuzuendu didan arren. Esan behar daukat, arlo akademikorako baliagarria izan daitekeela, testu eta dokumentu espezializatuak aurki daitezkeelako beste dokumentuen artean.
Twitter kontuan ere ikus dezakezue: https://twitter.com/lauravillatev

No hay comentarios:

Publicar un comentario