Gure ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnak
Nire ikaskuntza prozesuan gehien eta gutxien
erabiltzen ditudan aplikazioak aipatuko ditut azalpen labur bat emanez.
Gehien erabiltzen ditudan aplikazioak, korreo elektronikoa (hotmail),
Google drive eta Microsoft Office (Word) aplikazioak dira.
Hotmail korreo elektronikoa, egunero begiratzen dut, nirekin kontaktuan
jartzeko edota nik kontaktuak egiteko erabiltzen baitut. Korreo honetaz aparte
beste bi korreo dauzkadala gmail kontukoa eta unibertsitatekoa (ehuposta).
Unibertsitatekoa ere egunero begiratzen dut, unibertsitateko gestioetarako
beharrezkoa dugulako. Gmail kontukoa berriz, ez dut hainbeste erabiltzen hala
ere noizean behin irekitzen dut. Hotmail-a eguenro erabiltzen dut eta
funtsezkoa iruditzen zait, komunikatzeko bidea ematen didalako arlo
pertsonalean zein akademikoan, kideekin informazioa partekatzeko, dokumentuak
elkartrukatzeko etab.
Google drive-a arlo akademikoan asko erabiltzen dudan aplikazioa da,
ikaskideekin lanak batera egitea ahalbidetzen duelako, moldaketak egin ahal
izanik. Honekin batera, dokumentuak partekatzeko eta informazioa sarean
(hodeian), gordeta egotea posible egiten duelako, internet konexioan dagoen
edozein lekutatik sartzeko eta eskuratzeko aukera izanik.
Microsoft Office-k eskaintzen dituen programak erabiltzen ditut arlo
akademikorako abantailak dituztela kontsideratzen dudalako; aurkezpenak,
dokumentu idatziak, taulak etab. egiteko aukera emanik. Hauen barruan, word-a
da gehien erabiltzen dudan programa, edozein lan akademiko egiteko erraztasunak
eskaintzen dituelako; formatua, itxura, imajinak, grafia… formala mantentzen
duen programa iruditzen zaidalako eta erabiltzeko erraza delako.
Gutxien erabiltzen ditudan aplikazioak, prezi, sare sozialak eta google
academico-a dira.
Prezi, aurkezpenak egiteko erabiltzen den aplikazioa da, baina nik ez dut
ia erabiltzen, ohituta ez nagoelako honekin lan egitera. Hala ere, ideiak argi
azaltzen dituen aplikazioa da eta gainera argazkiak eta bideoak txertatzeko
aukera ere ematen duena.
Sare sozialak, gure gizartean hauen presentzia leku gehienetan aurki
ditzakegu baina hala ere, nire kasuan hezkuntza arloan lanean aritzeko ez ditut
erabiltzen ematen duten informazioa askotan iturri fidagarrietatik ez
datorrelako eta ziurtasun falta horregatik ez ditut arlo akademikorako
erabiltzen.
Google academico, azken denboraldian informazioa anitza duen aplikazioa
dela behin eta berriz entzuten nabilen arren, ez dut normalean informazioa
bilatzeko erabiltzen. Google normalean bilatu egiten dut behar dudan
informazioa, honek google academico-ra batzuetan zuzuendu didan arren. Esan
behar daukat, arlo akademikorako baliagarria izan daitekeela, testu eta
dokumentu espezializatuak aurki daitezkeelako beste dokumentuen artean.